XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Autonomi Elkarteen jatorria Erdi Aroan zenbait erresuma eta jaurerri zegoen Espainian.

Gaur egun Espainia osatzen duten lurralde guztiek, ez zuten gobernu modu berbera; bakoitzak bere legeak eta ohiturak zituen.

Orain dela bostehun urte inguru Espainiako lurralde guztiak bat egin ziren Errege Katolikoen monarkiaren agindupean.

Baina lurralde askotan, berezko lege eta ohiturak gorde izan dira, gainera, Katalunian, Valentziako Elkartean, Balearretan, Euskal Herrian eta Galizian berezko hizkuntza ere gorde da.

Gaur egungo Autonomi Elkarteak Konstituzioak dioenaren arauera, Espainiako Estatua Autonomi Elkartetan antola daiteke, lurraldeei dagokienez.

Gaur egungo Autonomi Elkarte batzuk historia luzea dute; beste batzu orain dela gutxi antolatu dira, bertako probintzia batek edo bat baino gehiagok halaxe nahi izan dutelako.

Gaur egun 17 Autonomi Elkartek osatzen dute Espainiako Estatua.

Probintzia
Probintzia
Probintzia
Probintzia
Probintzia
Probintzia

AUTONOMIKOA ELKARTEA Historian lehenaldi bera izan duten probintzia edo herrialde mugakide batzuk osatua. Probintzia bakarreko Elkarteak ere egoten dira.

Autonomi Estatutuak Autonomi Elkarte bakoitzak bere Autonomi Estatutua du.

Autonomi Estatutua Elkarte horretako legerik garrantzitsuena da, konstituzioaren ondoren.

Ezin daiteke egin ez elkarte horretako ez Estatuko legerik ere, lege horren kontrakorik.

Estatutuak Autonomi Elkarte bakoitzaren izena, hiriburua, lurraldea, sinboloak eta konpetentziak erabakitzen ditu.

AUTONOMI ESTATUTUA
Elkartearen izena: EUSKAL HERRIA
Mugak
Hiriburua
Sinboloak
Kompetentziak
GASTEIZ.